Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurten Montxon Raquel Velascok gidatuko du

Arrasate Herri Eskolako gurasoek Helduen Danborradan parte hartuko dute

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 20, osteguna

 

Helduen Danborra ekainean zehar entseguak egin ditu Gaztelupeko patioan, eta atzo azken entsegua egin zuten Herriko plazan.

 

Eva Romerok zuzendari orokor gisa jardun zuen, eta bertan 9 konpainiak parte hartu zuten. Izan ere, aurten Arrasate Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak danborradarekin bat egin du.

 

"15 lagun inguruk osatzen dute eta danborradan parte hartzeko gogotsu zeuden" azaldu digu Eva Romero zuzendari orokorrak.

 

Danborrei eragingo diete ekainaren 23ko gauean, eta danborradak ateak zabalik dituela berretsi du zuzendari nagusiak: "Ea datorren urtean lagun gehiago animatzen diren".

 

Aurten tamalez Rosa Otaduy 'Katanga'k ezingo du Montxon konpainia zuzendu, eta aurten bere lekukoa konpainia bereko Raquel Velascok hartu du. Zuzendari orokorrak baloratu du "jendea gogotsu etortzen dela". 

 

Musikari dagokionean, iaz Bilboko Santutxu auzoko Samasiku txarangak jarri zuen zuzeneko musika ibilbidean zehar. Aurten ere Arrasateko Aratusteak girotzen dituen fanfarreak parte hartuko du ekainaren 23an. Hala, atzoko entsegu orokorrean musika jarri zuten. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE