Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

AUKEAK masaje ikastaroak antolatu ditu

Mondraberri, otsailak 22 


Jose Luis Abuin eta Puy Bideburuk, 25 urtez Musakolako kiroldegian masaje zerbitzua eskaintzen dihardute eta  oraingo honetan, AUKEA rekin elkarlanean “Norbera zaintzeko ikastaroa” goiburupean ikastaro bat eskainiko dute. Horretaz gain, bigarren ikastaro bat ere, antolatu dute Ekialde eta Mendebaldeko masajeen inguruan.


 

400.masaiak1 (id: 6414851)

 

NORBERA ZAINTZEKO IKASTAROA


Ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara bitartean. Prezioa, berriz, 35,4 eurokoa izango da bazkideentzat eta 45,5 euro bazkide ez direnentzat. Irakasle lanetan, Jose Luis Abuin arituko da.


Honako ikastaro honek zenbait kultura eta tradizioren gimnasia teraupetikoak eta norbera zaintzeko ariketak uztartzen ditu: Do – In, arnasa hartzea, erlaxazioa, masajeak zein automasajeak, luzatzeko ariketak, yoga eta pentsamendu eta teknika naturistak.

                                                                                                            

 

EKIALDEKO ETA MENDEBALDEKO MASAIAK

  • Masaia tailandiarra eta erlaxazioa.
  • Astean egun bat. Deitzen dutenen artean definituko da eguna eta ordua (ziurrenik astearteak 17:30-19:00 artean).
  • Irakaslea: J.L Abuin.
  • Prezioa: hilean: 17,7euro bazkideek eta 22,7 euro bazkide ez direnek.

Informazio gehiago edo izena eman nahi izan ezkero, deitu ondorengo telefono zenbakira: 943 77 01 33.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE