Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

4. Ekonomia: Lehen sektorea

 

Arrasate herri industrial bat da, bertan zerbitzu sektorearen presentzia gero eta handiagoa da eta oinarrizko arloa aski hornitua dago.

 

Oinarrizko arloa:

 

Eremu ekonomikoei bakarrik jaramon eginez, garrantzi handiko ezer atera dezakegu. Nekazal sektoreko betebeharrak ez dira lanbideen %0,5ra iristen biztanleria aktiboaren barruan, eta erabilitako lur azalera 44 hektareatakoa da, soilik.

 

Baserria aktibitate ekonomiko eskaseko ekintzean bilakatu da eta ekoizpenaren emaitza errentagarriak etxeko ekonomiarentzat irabazi osagarriak besterik ez dira.

 

Hala ere, gaur egun, europar eremuan, eta Euskadin orokorrean, baserriko lanak ez dira errentagarritasunarengatik bakarrik onartzen, bere funtzio ekologiko eta sozio-kulturalak, baita ere, garrantzi handia duelako.

 

Hortik aparte, oso industrializaturik dauden hiri gizarteetan planteatzen ari dira, adibidez, elikagaiak ekoiztu beharra lurraldean bertan, garapen ekonomiko iraunkorraren adierazle moduan.  Hori dela eta, Arrasate oso urrun dago bere burua elikagaiez hornitzeko behar diren parametroetatik, eta joera da kontrakoa, are eta handiagoa da kanpotik hornitzearen mendekotasuna.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE