Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EAJk mozioa aurkeztu du

Kataluniari buruzko epaiaren aurkako mozioa onartu da Osoko Bilkuran

Mozioa EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate udal-taldeen botoekin onartu da. PSEek mozioaren aurka bozkatu du.

595.Plenoa.Katalunia.EAJPNV (id: 4494340)


Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Gontzal Landa. 2019ko azaroak 7, osteguna. 

 

EAJ udal-taldeak EspainiakoAuzitegi Gorenak Kataluniako prozesuari buruz emandako epaia salatzeko mozioa aurkeztu du:

"- Arrasateko Udalak adierazten du demokraziarenadierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa, gauzatzen eta herriari hitzaematea ez dela delitua. Hori horrela, urriaren 1eko erreferenduma tresnademokratikoa eta zilegi izan zela, eta Kataluniak bezala Euskal Herriak ereberezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

 

- Arrasateko Udalak argi eta garbi adierazten du ezin direlajustifikatu Auzitegi Gorenak eta Estatuko botereek Kataluniako agintari etagizarte eragileei bizkarreratutako auzia eta ezarritako zigorrak.

 

- Arrasateko Udalak nabarmentzen du Kataluniako Proces-arenaurkako auziak eta epaiak Zuzenbide Estatuaren itxuragabetzea dakartela etaezbaian jartzen dutela espainiar demokraziaren homologazioa nazioartean.

 

- Arrasateko Udalak azpimarratzen du euskal herritarreizuzenean eragiten digula Estatu espainiarraren erantzun bortitzak, izan ere, herrien borondatea era demokratiko eta baketsuz erabakitzea mozten baitu eraarazo politikoari tribunalen indarrez, 155. artikuluaren ezarpenez edoerabakitze eskubidearen alde egiten dutenei edonolako neurri bidegabeak ezarrizirtenbide elkarrizketatu eta negoziatua bilatu ordez eta herriari galdetubeharrean.

 

- Arrasateko Udalak Estatuko botereei eskatzen die,espetxean dauden preso politikoak berehala aske utz ditzatela eta era berean,erbesteratu politikoen aurkako auzibideak bertan behera utz ditzatela.

 

- Arrasateko Udalak elkartasuna adierazten die Kataluniakopreso eta erbesteratu politikoei nahiz haien etxekoei hala nola Kataluniakoherriari eta erakundeei, eta gipuzkoarrei dei egiten diete bat egin dezatenherriari hitza ematearen aldeko ekimen baketsuekin, demokraziaren etaaskatasunaren alde."

 

595.Plenoa.Katalunia.EHBildu (id: 4631173)

Mozioa EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasate udaltaldeen botoekin onartu da. PSEek mozioaren aurka bozkatu du. MaiderMorras  EH Bilduko zinegotziakazpimarratu duenez "Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoadauka Euskal Herriak moduan. Altsasukogazteekin gertatu den moduan, epaia ez da zigorra, mendekua da".  Igor Urizar Elkarrekin Arrasateko zinegotziakbat etorri da mozioarekin, baita Morrasek azpimarratutakoarekin ere.

 

595.Plenoa.KataluniaPSE (id: 4689470)

 

Bestalde, Oscar Garcia PSEko zinegotziak kritikatu du EAJkaurkeztutako mozioa "preso dauden politikoak ez direlako euren ideiapolitikoengatik epaituak izan, erreferendum ilegal bat antolatzeagatik baizik. Gatazka politiko honekgizartean egonezin bat sortu du, eta errua politikoona izan da akordioak lortuez ditugulako. Iruditzen zait biolentziaren defentsa bat egiten duela".  Anuska Ezkurra EAJko zinegotziak gogoratu dio EAJ "beti" biolentzia aurkako jarrera izan duela eta irtenbide politiko bat lortzeko lan egin duela.

 

595.Plenoa.Katalunia.ElkarrekinArrasate (id: 4663960) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE