Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

DJ Makala Iamai Kafean arituko da

Tabernaren 10. urteurrena ospatzeko gauean.

590.Iamai.Sozioak.IAMAI (id: 2526537)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Irudiak: Iamai eta Agusssssto /

2010eko apirilak 15, osteguna

Iamai Kafeak hamarkada bat betetzen du. Horregatik jabeek ospakizun berezia prestatu dute, ohiko monologoez gain. Alberto Matilla Urangarekin [goiko argazkian ezkerrean ageri da, Iamaiko bere sozioarekin batera] egin dugu elkarrizketa.

 

Ze moduz doaz 10. urteurreneko bakarrizketak?

Oso ondo, jendeak gustuko du barre egitea, eta askoz gozagarriagoa da barre egitea zuzenean ari den pertsona batekin. Tabernan giro oso ona sortzen da.

Nola baloratzen duzue hamarkada hau?

Balorazio positiboa da, eta uste dut urteurren gehiago ospatuko ditugula.

Seguru kontatzea merezi duen anekdotarik gertatu dela Iamain…

Anekdota bat? Uf! Asko izan dira. Behin komuneko atea bota behar izan genuen suhiltzaileen laguntzaz “baten bat lo geratu zelako” barruan mozkor-mozkor eginda.

Beste behin, haur bat zaindu behar izan genuen denbora-tarte batean, bere gurasoek ahaztu egin baitzuten umea poteoa egiten ari zirenean.

Antzerki denboraldi guztietan, elurteen ondorioz, aktore bat edo beste Arrasatera etorri ezinik geratzen da. Ondorioz, beste komiko bati abisatu behar izaten diogu azken egunean. Anekdota horiek ez dira hain barregarriak.


380.Iamai.Program.10.IAMAI (id: 2764218)

 

Orokorrean, baina, umore ona zabaldu da Iamaiko bakarrizketen programarekin. Urteak daramatzazue ikuskizun hauek ematen ezta?

Iamai Kafea zabaldu genuenetik, beti izan dugu ikuskizun programazio bat. Ikuskizunak ostiral gauetan izaten dira, gauerdiko 12:00etan. Urtean zehar bi denboraldi daude: Lehenengoak irauten du otsailaren bukaeratik maiatza arte, eta beste denboraldia urritik gabonak arte.

Zelakoak dira Iamain aritu diren komikoak? Horietako baten batek atentzioa piztu dizue bereziki?

Iamain aktuatzera datozen komikoak lehen mailakoak dira. Urteak daramatzate taula gainean, eta profesionalki aritzen dira. Adibidez, denboraldi honetako lehen lau aktoreak ostiralean Iamain aritu ziren, eta igandean Tele Cinco telebista-katean agertu ziren, hain zuzen, Paz Padillak aurkeztutako saioan.

Gorka Aginagaldek ere Iamain aktuatu du. "Patxi"-ren papera antzezten du. Ze moduzkoa izan da bere bakarrizketa aurten?

Adierazi behar da "Patxi" izeneko pertsonaia oso gustukoa dela Euskadin. Baita Euskaditik kanpo ere, baina hemengo publikoak arrera hobea egiten dio, primeran islatzen duelako euskal nortasuna, nortasun honek dituen bertute guztiekin eta akats guztiekin, akats ere eduki badituelako noski. Bere aktuazioak eragin zuen denboraldiko Iamaiko betekadarik handiena. Eta esan behar da Gorkak merezi duela, aktore handia delako.

380.Iamai.10.Urte.Festa.IAMAI (id: 2669208)

 

Aurten, 10. urteurrena denez, maiatzaren 1ean gau berezia izango da ezta?

Bai, bakarrizketez gain, azken aktuazioaren astebururako, hau da, San Andresko jaien astebururako, Cesar Bueno magoaren ikuskizun bat prestatu dugu. Hori ostiralari dagokionez.

Larunbatean (biharamunean) jai bat ospatuko dugu Dj Makalarekin, gaueko 23:00etatik aurrera. Musika beltz dantzagarria, soula, diskoa, jamaikarra,... jarriko ditu. Eta hori zipriztintzeko, ongietorri txupito bat egongo da.

Horri gehitu behar zaio gau horretan, bezeroei 10 urte hauek eskertzeko, edarien prezioak %50 jaitsiko direla. Konbinatuak adibidez 3 euroan egongo dira.

Diotenez, kamareroek ondo ezagutzen duzue jendea. Nolakoa da Arrasateko jendea?

Galdera hori oso zaila da, ez dakidalako seguru kamarero izaterakoan jendea sakonki ezagutzen den. Halere, egia da pertsona batzuen gustuez eta kidetasunez jabetzen zarela barraren atzealdean, baina besterik ez.

Zein da edaririk arrakastatsuena? Zerbeza? Kafea? Ardoa?

Argi dago: Euskadin gaude eta ardoa nagusi da. Jende gazteak kalitate gehiago exijitzen du, eta crianza gustukoago du urteko ardoa baino. Udan zerbeza da arrakastatsuena, eta kafea egunero eta orduro edaten da.

 

590.Iamai.Apirilean.IAMAI (id: 2980237)Hurrengo aktuazioak: "100 años de perdón", Dani Fontecha eta Cesar Bueno magoa.

 

Nolakoa da kamarero lana?

Beste edozein bezalakoa: gauza txarrak eta onak dauzka. Pazientzia handia behar da, kamareroak lan egiten duelako besteek disfrutatzen ari direnean. Horri eustea zaila da. Halere, nik ez nuke esango beste lanak baino hobea edo txarragoa denik. Ni jada hartara ohitu naiz, eta seguruenik honetan jarraituko dut.

Krisi garaian jendeak gehiago ala gutxiago edaten du?

Krisiak eragina izan du egunerokotasuneko alor guztietan, eta beraz jendeak gehiago hausnartzen du diru gastatu ala ez.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE