Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Amateur dira baina oinarri sendoa daukate''

Itziar Lazkano zuzendaria Dokeren lagunei ikastaroa ematen ari zaie

Arrasateko Dokek gura du "antzezlanetan gero eta kalitate hobea eskaintzea". Horregatik, Itziar Lazkanorekin interpretazioa eta ahotsa lantzen ari da, "batez ere, aktoreak pertsonajea nola bilatu".

470.ITZIAR.LAZKANO (id: 4589310)


Argazkiak: Doke Antzerki Taldea / Portadako argazkia: Itziar Lazkano / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 22, zapatua

 

Zuetako askok Itziar Lazkano ETB2ko 'Vaya Semanita' saiotik ezagutuko duzue, baina 1979tik antzerkigintzan dihardu.

 

Aktore profesional gisa 21 urterekin hasi zen, Karraka taldean, eta ordutik "denetariko lanak egin ditut - azaldu digu oraintsu - bestuarioan, furgonetan objektuak kargatzen, produkzioan, interpretazioan, zuzendaritzan,...".

 

Beraz, "lan askoko ibilbidea da, eta fruituak poliki-poliki jasotzen aritu naiz. Antzerkiko alor gustukoenak aukeratu ditut".

 

550.Ikastaro.Itziar.Lazkano1.DOKE (id: 4630384)

1991tik interpretazio eta ahots ikastaroak ematen ditu, eta jarduera horretan "nik ikasi egin dut aldi berean".

 

Arrasateko Doke Antzerki Taldeak urtero ikastaro bana antolatzen du, "formazioa aktorearen lanarentzat ezinbesteko delako". Baita "antzezlan eta ekintzetan Dokek gero eta kalitate hobea eskaintzeko".

 

Horrela, Vene Herrero zuzendari arrasatearrak Itziar Lazkano zuzendariari proposatu zion aurtengo ikastaroa ematea, eta baietz erantzun zion. "Eskerrik asko ni aukeratzeagatik", adierazi du zuzendari ezagunak esker onez.

 

Ondorioz, ekainean zehar Dokeren lagunei kurtso bat ematen ari zaie, 6 egunekoa, eta egun bakoitzean 3 ordukoa.

 

550.Ikastaro.Itziar.Lazkano2.DOKE (id: 4659702)

 

"Amateur diren arren, oinarri sendoa daukate - baloratu du zuzendariak - . Antzerkiaz dakien pertsonetaz ikasten jakin izan dute". Gainera, "ilusioa eta interesa dauzkate, eta langileak dira".

 

Kurtso honetan Itziarrek ikasleei "erremintak eman dizkiet, eta batez ere landu dugu aktoreak pertsonajea nola bilatu". Hau da, "ez dugu landu eszenatoki gaineko jarduera, eta bilaketa hori koadro bat egitea bezalakoa da":

 

"Lehenengo ideia orokorra zehazten da, eta ondoren ñabardurak zehazten dira, kolorea, forma eta adierazpena".

 

550.Ikastaro.Itziar.Lazkano3.DOKE (id: 4682908)

Onena da "aktorea intepretazioan buru-belarri murgiltzea, eta aktorearen eta zuzendariaren artean elkar konfiantza izatea. Horrela, gauza oso biziak sortzen dira".

 

Orokorrean, "obra bat zuzentzea puzzle bat egitea bezalakoa da. Pieza egokiak une egokian jartzen jakin beharra dago". Alde horretatik "ez dakit publikoa ohartzen den 30 minutuko antzezlan bat egiteko aurrez lanordu piloa beharrezkoak direla".

 

Oro har, herritarrek euren egunerokotasunean "interpretazioak egiten dituzte, herritarrok ez baitugu beti egia esaten. Zer den interpretazioa? Gezurrak kontatzea egiak izango balira bezala".

 

550.Ikastaro.Itziar.Lazkano4.DOKE (id: 4716365)

Datorren asteazkenean, ekainaren 26an, ikastaroaren azken eskola egingo dute, taldearen egoitzan, eta orduan "ikasleek pase bat egingo dute".

 

Horrelako ekimenak "ezinbestekoak dira, Kultura bizitza delako, baita ondo, zentzuz eta ondradutasunez pentsatzeko beharrezkoa ere. Kultura harremanak izateko eta enpatizatzeko ezinbestekoa da. Gora Kultura!".

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE