Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

“Gogor!”

Samina Joxepa omendu duten ehunka herritarren artean sakabanatu da. Baina baita mezu argi bat ere: “Gogor!”. Jesus Mari semea inoiz baino presenteago dago.

590.Joxepa.Agur.Sorbaldan (id: 3543046)


Gontzal Landa Herbias / 2010eko maiatzak 26, asteazkena

Errespetua, samina, eztarri korapilatuak, tristura, oihuak, txaloak, isiltasuna. Ehunka eta ehunka pertsonak parte izan dira gaur arratsaldean Joxepa Arregi Egidazu andreari Musakolako Santa Teresako eliza barruan eta kanpoan egin zaizkion omenaldietan.

450.Joxepa.Agur.Biak (id: 3567665)

Banaezinak. Jesus Mariri ez diote ahalbidetu bere amari azken muxua ematea. Edonola ere, herritarrek bata gogoratzen dutenean bestea gogoratzen dute. Banaezinak.

590.Joxepa.Agur.Txaloak (id: 3790274)

Jendetzaren txaloak. Joxepak eta bere senideek jendartearen elkartasuna, berotasuna eta babesa jaso dituzte, beraientzat bereziki hain zailak diren momentu hauetan. Animo!

590.Joxepa.Agur.Bertsolari (id: 3829527)

Bertsoak. Jokin Labayenek eta Jon Maiak bertsotan aritu dira. Jokinek kantuz adierazi duen bezala, zaila da horrelako uneetan berba aproposak aurkitzea.

590.Joxepa.Agur.Txistulari (id: 3855422)

Eusko Gudariak. Arrasateko Txistulariek doinu sentitua aireratu dute…

590.Joxepa.Agur.Dantza (id: 3888107)

Arrostaitzeko zenbait dantzari… eta dantzari hauek melodiari eta erritmoari jarraitu diete.

590.Joxepa.Agur.Ikurrina (id: 3913949)

Ikurrina. Euskal sinbolo hau beste euskal sinbolo bati (Joxepari) eskaini diote. Baita noski Jesus Mari Zabarte “Garratz” preso politikoari ere.

590.Joxepa.Agur.Oihu (id: 3940542)

Oihuak. Herritarren eztarriak korapilatuta egon dira ekitaldiko momentu askotan. Oihuek eta goiburuek bakarrik lortu dute eztarriak askatzea.

590.Joxepa.Agur.Etxerat (id: 3984099)

Etxerat. Elkarteko Mattin Troitiño ordezkariak goraipatu egin du Joxeparen borroka, besteak beste [testu osoa pantailaren behealdean].

590.Joxepa.Agur.Kriseilu.Je (id: 4024840)

Kriseilua. Ekitaldian zehar aditzera eman den bezala, kriseiluko argia makaldu egin da Joxeparen heriotzarekin, baina piztuta jarraituko du herritarren hauspoarekin.

590.Joxepa.Agur.Krabelin (id: 4051387)

Krabelin gorriak. Herritarrek Joxepari maitasuna adierazi diote bere irudiaren magalean krabelin gorriak jarriz.

590.Joxepa.Agur.Senideak (id: 4079014)

Senideak. Zenbat sufrimendu elkartuta.

 

Horietaz gain, ekitaldian Gose taldeko Ines Osinagak, trikia eskuetan, “Borrokalari kalera” eta “Amets gorria” abestiak zabaldu ditu jendartean, eta Amaia Arrieta preso ohiak emozioz betetako hitzak izan ditu.

500.Joxepa.Agur.Mailak (id: 4112176)

500.Joxepa.Agur.Kotxera (id: 4148546)

Agurra. Malko, txalo eta oihu artean egin diote agur Joxepari ehunka pertsonek.

 


 

Etxeratek omenaldian izandako hitzak:

 

Arratsalde on guztioi,

Etxerat elkartetik gure lehen hitzak Joxeparen senide eta lagun guzientzako, gure besarkadarik bero eta sentikorrena, batik bat espainiar Estatuan gatibu dagoen Jesús Marirentzat.

Etxeratek figura enblematikoa galdu du, baita Euskal Herriak ere. Milak eta milak euskal herritarrentzat bizi izan duten errealitatea irudkiatzen zuen Joxepak. Errepresioak, era ezaberdinetan, kolpatua izan den herri bat irudikatzen zuen Joxepak. Eskubideen urraketaren aurrean kokiltzen ez zen emakumea.

1919an Garratz baserrian jaioa. Borroka egin behar izan zuen bere bizitza osoan zehar. Tomas Zabarerekin ezkondu zen. Hirugarren semea izan behar zuenean alargun geratu zen. Geroztik, semak bakarrik hezi behar izan zituen. Grinatsu eta dohaitsu. 1974an, Guardia Zibilak semea hiltzat eman zuen. Urte batzuk beranduago, iloba Pakito El Salvadorren amets internazionalistak betetzen joan egin zen eta Jesus Mari ere berriz atxilotu zuten.

Milaka eta milak kilometro egin behar izan ditu azken urteetan, beste hainbat euskal herritarren antzera. Sakabanaketaren aurpegirik gordinena ezagutuz. Bidaiak uharteetara edota Afrikara. Alcala Meco, Almeria, Ceuta, Puerto, Huelva, Salto del Negro, Jaén… Bizi baldintzarik gogor eta ankerrenak espetxean. Baina horren aurrean, tinkotasunez eta duintasunez erantzunez.

Joxepa, Euskal Herriaren bihotzean zegoen. Euskal preso politikoak Euskal Herriaren bihotzetan dauden bezela. Izan ere, euskal preso politikoen aurka aritzeak euskal jendartearen bihotzaren kontra jotzea suposatzen du.

Etzareten kriseilua apur bat itzali zitzaigun astelehenean, baina oraindik ere milak dira piztuta dauden sugarrak. Milaka eta milaka gara bere testigua hartu dugunak, milaka eta milaka gara egunero euskal preso politikoen eskubideen denfenstan ari garenak. Joxepak izar berri bat piztu du Euskal Herriko zeru gainean. Bere izarrak eta bidean galdu ditugun beste hainbat lagunenak, bidea argituko digute… Euskal preso politiko guztiak, dagozkien eskubideen jabe etxeratu arte.

Horretarako guztion lana ezinbestekoa da. Konpromisoa, testigantza eta salaketa. Etxeratek horretan jarraituko du. Zeru eta lurreko atea guztiak ukitzen euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Hala behar du. Nahikoa da esateko garaia delako eta etorkizunean euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan behar direlako!!! Ekin gogor!!!

Agur eta ohore Joxepa!

Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!!!

Gora Joxepa!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE