Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Puntu bakarragatik galdu du Mondragon Unibertsitateak liderraren kontra (106-107)

Maitane Muñoz-2016/01/10

 

Josu Larreategiren mutilek lan bikaina egin badute ere, ezin izan dute garaipena lortu Iturripen. Puntu bakar bategatik, irabazi dio liderrak talde zuri-moreari. Hala ere, Larreategiren mutilek lausenguak eta zorionak jaso zituzten partiduaren bukaeran aurkarien ahotik.

 

Erritmo bizia, presioa eta azkartasuna izan ziren protagonista atzo iluntzean jokatutako partiduan.  Larreategiren ustez "taldeak lan oso ona egin du naiz eta galdu. Gabonetan egindako entrenamendu gogorren emaitza ikusi da gaurko partiduan. Momentu guztian oso parekatua egon da markagailua, asko jota 8 puntuko aldea egon da momentu batean. Orain uste dut garrantzitsuena motibazioa mantentzea dela eta lanean jarraitzea". 

 

Gorka Arejolaleiba izan da talde zuri-morearen aldetik puntu gehien lortu dituena, guztira 32 izan dira. Larreategi oso pozik dago egin duen lanarekin eta horrela komunikatu dio jokalariari. 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE