Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
XI. Kulturate Akustikoa
Kulturate Akustikoa martxan jarriko da ostiralean
Aurten sei kontzertu antolatu ditu Arrasateko Udalako Kultura Sailak irailaren 6tik 15era arte. De Vacas, Hakima Flissi, Lumi, Inun, Los Hermanos Cubero eta Club del Rio arituko dira.

Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Arrasateko Udala. 2019ko irailak 2, asteartea.

 

Kulturate Akustikoaren XI. edizioa ospatuko da datozen bi asteburuetan. Lehen asteburu honetan De Vacas, Hakima Flissi eta Lumi taldeak arituko dira ostiraletik igandera. Bigarren asteburuan berriz, Inun, Los Hermanos Cubero eta Club de Rio taldeak izango dira protagonistak.

 

Kontzertu guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.Lehen kontzertua irailaren 6an, ostirala, izango da De Vacas taldearen eskutik. Larunbatean berriz, Hakima Flissi abeslari bilbotarra erreleboa hartuko du, eta Lumi taldeak amaiera jarriko dio asteburuari igandean eskainiko duen kontzertuarekin.

 

 (id: 3914948)

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE