Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Nett Irakasleen Heziketa eta Prestakuntzarako Sareak onartu egin du Huhezi kide moduan

Ekainean Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatea NETTsarean sartu da, Network for the Education and Training of Teachers (Irakasleen Heziketa eta Prestakuntzarako Sarea)
250 (id: 3315872)

 

 

 

Mondraberri, 2008ko ekainaren 23a


 

Ekainean Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatea NETTsarean sartu da, Network for the Education and Training of Teachers (Irakasleen Heziketa eta Prestakuntzarako Sarea). 32 Hezkuntza fakultatek osatzen dute NETT sarea, 20 herrialdetakoak, denak Europako Batasunean. Unibertsitate horiek ideal bat partekatzen dute, elkarrekin garatzeko hezkuntza sistema Europan eta bultzatzeko ikasleen eta irakasleen arteko mugikortasuna.

 

Nett sareak osatu egiten du aurretik Huhezik ETEN sarearekin duen hitzarmena, zeinaren bidez harremanetan dagoen 52 unibertsitate eta erakunderekin, herrialde askokoak. Bi sare horietan egonda, Huhezi harremanetan dago Europako Irakasle Eskola gehienekin.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE