Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean
Debagoieneko Gurutze Gorriak bukatutzat ematen du eskola materialaren kanpaina
Debagoieneko Gurutze Gorriak 96 haur eta gazteei eskola-materiala banatu die.

 (id: 3147718)Testua eta argazkiak: Gurutze Gorria. 2019ko urriak 16, asteazkena.

 

Debagoieneko Gurutze Gorriak, iraila eta urria bitartean, zaurgarritasun egoeran dauden familien haur eta gazteei 96 eskola-material sorta banatu die.

Sorta guztiek motxila, estutxe osoa (margoak, boligrafoak, arkatzak, gomak…) eta koadernoak zituzten, beste artikulu batzuen artean. Sortak osatzeko haur eta gazteen adina eta ikasturtea kontuan izan dira.

 

Debagoieneko Gizarte Zerbitzuen eta Debagoieneko Gurutze Gorriaren elkarlanari esker, 45 familien eskaerei erantzun ahal izan diegu. Kanpainan parte hartzeko Gizarte Zerbitzuek familiekin esku-hartzea izan behar zuten eta hauek matrikulatutako seme-alabak izan behar dituzte Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Erdi/Goi mailako moduluetan.

 

 (id: 3165257)Datu zehatzak ezagutzera emateko, udal bakoitzetik jaso ditugun eskaera guztiei erantzun diegu, ondorengo herrietan banatuta daudelarik: Eskoriatza 7 eskaera, Aretxabaleta 20, Oñati 27, Bergara 39, Elgeta 1 eta Antzuola 2.

 

Bukatzeko, parte hartu duten herrietako Gizarte Langileei haien lana eskertu nahi diegu; denbora gutxi izan dutelako familiak abisatzeko eta kanpaina oso bizkor eta oso ondo kudeatu dutelako.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE