Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
194.983,83€-ko kostua izango du
Hasi dira Mojategiko belarra aldatzen
Futbol zelaia 2007an estreinatu zen, eta 11 urte eta gero, klubak belarra aldatzeko garaia iritsi dela ondorioztatu du. Teorian bost aste iraungo du Mondo Iberica S.A. enpresak berdegunea berritzen.

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Mondragon C.F. / 2018ko ekainak 22, ostirala

 

Aste honetan jarri dira martxan Mojategiko futbol zelaiko obrak. Udalak 200.000€ bideratu ditu belarraren moldaketa gauzatu dadin. Martxoan enpresa interesatuen proposamenak aztertu ondoren, Mondo Iberica S.A.-ri egokitu zitzaion obrok burutzeko ardura. 

 

Gaur gaurkoz, zelaia erabiltzen duten futbol taldeek lehiatzen ez dutela aprobetxatuz, hasiak dira birmoldaketa lanetan. Helburua aurredenboraldirako zelaia baldintza egokienetan aurkitzea da, abuzturako alegia. Aurreikusitako epe mugak betez gero, abuztua hasi berritan lanak amaituta egon beharko lirateke. 

 

  (id: 3056106)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE