Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zerga bilketak %3,2 egin du gora 2013an
Estatuarekiko doiketen ondorioz, 57,4 milioi gutxiago jaso ditu Gipuzkoak.

MONDRABERRI / 2014ko urtarrilak 23, osteguna


 

300 (id: 2999760)Gipuzkoako Foru Ogasunak 3.731,4 milioi euro bildu ditu 2013an. Horrek esan nahi du 2012an baino %3,2 gehiago bildu duela. Aldundiak kudeatzen dituen zergetan Gipuzkoako aurrekontuaren betetze maila %100,5 izan da, aurreikusitakoa baino 15,7 milioi euro gehiago bildu baitira. Estatuarekiko doiketetatik, ordea, aurreikusitakoa baino 57,4 milioi gutxiago jaso ditu Gipuzkoak. Horrek eragin du aurrekontuaren betetze maila %98,9koa izatea (aurreikusitakoa baino 41,7 milioi gutxiago).

 

Zerga bilketaren igoera positiboa da. Oso kontuan hartzekoa da goranzko joera hori zerga garrantzitsu gehienetan gertatu dela. Zuzeneko zergak %1,4 igo dira 2012koarekin alderatuta; zeharkakoak, berriz, %6,2. Nabarmentzekoa da, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen BEZ zerga (%6,3ko igoera), Ondare Zerga (%25,4ko igoera) eta Sozietateen gaineko Zerga (%3,5ko igoera).

 

Gipuzkoako Ogasuna baikor dago 2013ko zerga bilketaren emaitzarekin

Ezarritako helburua lortzetik oso gertu gelditu da Gipuzkoako Ogasuna, Estatuarekiko doiketek aldez aurretik jarritako helburuak apur bat desitxuratu dituzte eta. Estatuarekiko kupoaren desadostasunak gainditzeko ordua dela adierazi du Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak eta norabide horretan lankidetzan jarduteko deia egin die EAEko gainerako erakundeei.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE