Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

3. Enplegua

 

Arrasate gaur egun enplegu betearen egoeratik gertu dago. Herria (eskualdeko gainontzeko herriak bezalaxe) betidanik egon da egoera abantailatsuan langabeziaren arazoaren aurrean, batez ere garapen industrial indartsuarengatik, eremuan dauden enpresa kooperatiben presentziarengatik eta krisi industrialek eragin baxuagoa izan dutelako bailaran.

 

Langileen kopururik handiena industriaren sektorean sartzen da, Arrasateko biztanleriaren %52,68a enplegu industrialean dagoelarik. Herrian enplegu industrialak duen pisua probintziakoeta Euskal Autonomi Erkidegoko bataz bestekoaren gainetik dago.

 

Hala ere, zerbitzuaren sektorearen (gaur egun, %41,35koa) hazkuntza progresibo bat ematen ari da, industriaren kalterako. Ekonomiaren eta enpleguaren hazkundea zabaldua dagoen joera da garatutako gizarteetan, eta bizitza kalitatearen eta ongizatearen igoera bat ekartzen dute (erosteko ahalmen handiagoa, zerbitzuen eskari ugariagoa).

 

Arrasateko biztanleriaren harreman laboralari dagokionez, garrantzitsua da langile sozio kooperatibisten ehuneko altu bat dagoela azpimarratzea, enplegu egonkortasun handia duena eta beste estruktura enpresarialekin alderatuta aberastasunen banaketaren barruan ezberdintasun gutxiago dituena.

 

Azkenik, lan merkatuari dagokionez, atentzioa ematen dute udalerrian gertatzen diren lan fluxu garrantzitsuek. Arrasaten langile asko eta asko dabil lanean, eskualdeko beste udalerri batzuetakoak eta beste eskualde batzuetakoak eta urrunago dauden beste hiri batzuetakoak. Neurri txikiagoan bada ere, arrasatear asko joaten da lanera herritik kanpora.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE