"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" (atsotitza)

NABARMENAK

  • MANIFESTAZIOA BILBON MANIFESTAZIOA BILBON

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
La Corte de Faraon zarzuela taularatuko dute azaroan
Urtero moduan Izaskun Murgia elkarte Lirikoko taldekoek zarzuela ikuskizun bat taularatuko dute. Aurten La Corte de Faraon zarzuela ezaguna izan da aukeratua eta jada 8 hilabete daramatzate entseguekin.

595.zarzuela (id: 3196827)

 El barberillo de lavapies obraren irudia.

 

 

Mondraberri- 2009/09/28

 

Izaskun Murgia elkarte Lirikoko taldeak La Corte de Faraon zarzuela aurkeztuko du aurten Arrasateko Amaia Antzokian. Emango diren ikuskizunak lau izango dira; azaroaren 21 eta 22an; eta 27 eta 28an. Tere Gonzalez, zarzuelaren zuzendari orokorraren hitzetan, obra hau "ezberdina, berritzailea, pikantea eta barrea eragiteko" modukoa da. Pikantea, sexuak eta erotismoak obran duten presentzia nabarmenagatik, baina honetaz gain, kritika politikoa falta ez duen ikuskizuna da hau. Arrazoi hauengatik, zenbait urtetan zehar, La Corte de Faraon musikala debekatuta egon zen.

Obra hau 1910ean estreinatu zen Madrilen; Guillermo Perrin eta Miguel de los Palaciosek idatzi zuten eta musikaren konposatzailea Vicente Lleo da. Zarzuela hau genero berezi bati dagokio, ezaguna egin dena bere elkarrizketetan agertzen diren iradokizun eta konnotazio sexualengatik. Obra, opereta bibliko bat da eta faraoien garaiko Egipton kokatzen. Tramaren joan eta etorrietan, hau lau agerralditan banatuta, Putifar generalaren, Jose esklabuaren eta Lota gazte ederraren arteko istorioa kontatzen da modu umoretsuan.

595.zarzuelaII (id: 3232660)

 

Aurten ere Arrasate Musikal arduratuko da musikaz eta Iker Olazabal izango da ikasleen gidaria. Bestalde, eszenografia zuzendaria Mertxe Salaberria izango da. Arrasaten zarzuela ikuskizunek urtero izaten duten arrakasta eta jendearen erantzun aparta kontutan hartuta, entseguetan lanean dihardute, emanaldiaren momentuan, guztia ondo irten dadin.

 

 


Elkarte lirikoaren bloga

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE