Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Manifestazioa egingo da hurrengo ostegunean

Pribatizatutako Euskaltel Mondragonek diruz laguntzea salatu du Ordainduk

Aste honetan jakin da Mondragon Korporazioak, Jaurlaritzak,... hainbat kapital-enpresa lagunduko dituztela. Horien artean lehen publikoa zen Euskaltel. Ordainduk gaitzetsi du "MCC askoz eskuzabalagoa dela ahalik eta etekin gehien bilatzen dituzten enpresekin bazkide kooperatibistekin baino".

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 13, osteguna

 

"MCC askoz eskuzabalagoa da ahalik eta etekin gehien bilatzen dituzten enpresekin bazkide kooperatibistekin baino", Ordainduk salatu duenez. "Hori ekonomia sozialaren eta kooperatibismoaren eredu da" gehitu du ironikoki.

 

"Lagunduak" izango diren enpresen artean Euskaltel dago. Eusko Jaurlaritzak 1995ean sortu zuen. Handik gutxira, Ardanza lehendakaria, "ate birakaria" aprobetxatuz, Euskalteleko lehendakari egin zuten. 

 

Enpresa publiko honen pribatizazioa bultzatu egin zuen Mario Fernándezek, hau da, "MCCko abokatu Arantxa Estefaniaren senarrak. Orain MCCek pribatizatutako enpresa laguntzeko prest agertu da".

 

"Horrelako inkoherente eta zirkularra da gure gizartean agintzen dituztenen funtzionamendu politikoak eta elkarrekiko babesak". Bitartean Ordainduko 1.000 kaltetu inguruk "sententziari itxaroten gabiltza. Espero dugu Probintzia Entzutegiak lehenbailehen erantzutea guri arrazoia emanda".

 

Ordainduk azpimarratu du kaltetuen artean "bat garela sentitzea, eta gure artean elkartasuna adieraztea eta babesa ematea", "lanpostua galdu zutenak barne".

 

Zentzu honetan, manifestazio berri bat egingo da Arrasaten ekainaren 20an, arratsaldeko 18:30ean Biteri plazatik abiatuta. Azken mobilizazioa izango da irailera arte. Ekitaldiaren ostean lunch bat ospatuko da. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE