Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

San Andreseko portal batean bi leiho hautsi dituzte

Apurketak, uztez, bi gazteen arteko liskar baten ondorioz gertatu dira

Testua eta argazkiak: mondraberri.eus / 2019ko irailak 20, ostirala

 

Gaur gauean, San Andreseko Dr Bañez kaleko zortzigarren zenbakian, bi leiho apurtu ditu gazte batek, ustez, etxe barruan gertatu den liskar baten ondorioz.

 

 (id: 3094998)

 

Dirudienez, gaztea goizeko bostak aldera etxetik atera da haserre eta eskailerak jeisten zihoan bitartean, portaleko leihoko bi kristal hautsi ditu. Bertako bizilagunek munizipalei deitu diete eta hauek etxeko gazteekin hitz egin dute ailegatu bezain laster.

Ez dira zauriturik egon baina munizipalek portal haurreko eremua moztu dute kalea kristalez bete bait da. Hala ere, ondoan aparkatuta zeuden autoek zenbait kalte txiki izan dituzte kristalen eraginez.

 

 (id: 3116874)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE