Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izen-ematea zabalik dago

Munduko Arrozen Jaian Arrasateko zapore anitz dastatuko dira

Herriko hainbat elkarte ari dira antolatzen kulturartekotasunaren aldeko jaia. Uztailaren 13 ospatuko da Seber Altuben, baina ekitaldi gehiago izango dira beste toki batzuetan ere.

595.Munduko.Arrozak.19.Aurkezpena (id: 3783728)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 3, astelehena

 

Ekitaldi hau Euskal Herriko hainbat udalerritan ospatu izan da, eta Arrasaten 2017an ospatu zen lehen aldiz.

 

Esperientzia horrek "kriston arrakasta" izan zuen, antolakuntzatik baloratu dutenez, eta aurtengo jaia antolatzen dabiltza:

  • Ekin Emakumeak elkartea
  • IMME (Emakume Musulmanak Euskadin Integratzeko Elkartea)
  • Activ@s por un Mundo Solidario erakundea
  • Debagoieneko Gurutze Gorria
  • Arrasateko HHI-EPA
  • Arrasateko SOS Arrazakeria
  • Arrasateko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Jai honen helburu nagusia da "Arrasaten bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde ezberdinetako kulturen erakusgarri izatea, eta gizartearen parte-hartzea sustatzea".

 

Helburu hauek lortzeko, ondoko bideak aukeratu dira: "elkarrekiko harremanak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartitzea, elkarbizitza sustatzea eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortzea eta gozatzea".

 

Horretarako elementu amankomun bat baliatuko da: arroza. "Batzen gaituenetik abiatuta", Munduko Arrozak bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko jaia izango da. Bertan parte hartzeko baldintzak ondokoak izango dira:

  • Izen-ematea taldeka egitea
  • Taldeak gutxienez 5 lagunekoa izatea, eta gehienez 10ekoa
  • Talde bakoitzak arduradun bana izango du
  • Izena ematen dutenekin bilera informatibo bat egingo da ekainaren 17an Ekin Emakumeen egoitzan
  • Antolatzaileek sutegiak jarriko dituzte
  • Talde bakoitzak, osagaiak eros ditzan, 20 euro jasoko ditu jaiaren egunean
  • Taldeek euren erremintak eramango dituzte jaira

 

Honezkero izena eman daiteke udal-webgunean edo Ekin Emakumeen egoitzan (943 79 83 70, Jasone). Izena emateko azken eguna uztailaren 5a izango da. Hori egitean taldeko arduradunaren izen-abizenak, jatorria, adina eta telefono zenbakia eman beharko dira.

 

Arrozak sukaldatzeaz gain, uztailaren 13ko jaian, beste ekitaldi batzuk ere izango dira:

  • Nepaldarren dantzak
  • Zuzeneko musika, tartean bertako taldeenak
  • Kulturartekotasunaren aldeko mural margoketa
  • ...

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE