Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garaia Berrikuntza Gunean jardunaldiak egin dituzte
Krisi klimatikoari aurre egiteko laborategia jarriko da martxan Debagoienean
Climate-KIC erakundearen babesarekin, trantsizio justuarekin, klima aldaketarekin eta berrikuntzarekin lotutako laborategi bihurtuko da Debagoiena. Proiektuaren motorra Debagoiena Entzuten Lankidetza Sarea izango da, Berrikuntza Plataforma Ireki moduan jardungo duena.

 (id: 2943171)Testua eta argazkiak: Debagoiena Entzuten. 2019ko uztailak 12, ostirala.

 

 

Garapen iraunkorra, trantsizio justua, ekonomia zirkularra, etorkizuneko lana, aukera berdintasuna, edo inklusio erreala, aurre-aurrean ditugun erronka sozialetako batzuk dira. Baina nola aurre egin gizarteak eskuartean dituen erronkei modu komun, bateratu eta partekatuan?

 

Climate-KIC erakundearekin elkarlanean

 

Erantzun horiek ahalbidetzeko sortu da 2019ko urtarrilean Debagoieneko Berrikuntza Plataforma eta orain, Europako Climate-KIC erakundearen babesa ere izango du, krisi klimatikoari aurre egitearekin eta trantsizio justuarekin lotutako erantzunak kudeatzeko. Hala, krisi klimatikoarekin, etorkizuneko lanarekin zein garapen iraunkor eta justuarekin lotutako proiektu berritzaileak identifikatu eta bultzatuko dituzte, elkarlanean.

 

Europan, guztira, bederatzi gune aukeratu ditu Climate-KIC erakundeak laborategi gisa jardun dezaten eta horietako bat Debagoiena izateak, berrikuntzan eta garapen komunitarioaren alorrean, punta-puntan dagoen eskualdea dela adierazten du.

 

Askotariko eragileak, prozesuaren nondik norakoak zehazten

Eta hain zuzen ere, trantsizio justuaren bidean Debagoienak erantzun beharko dituen erronka horiek identifikatzen eta erronka horiei erantzuteko jarraitu beharreko ereduaren oinarriak zehazten jardun dute egunotan Debagoieneko eta nazioarteko 20 erakundek baino gehiagok Garaia Berrikuntza Gunean egindako jardunaldietan.

 

Bertan, Debagoieneko askotariko eragileek hartu dute parte, hala nola, Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako udalek; Gipuzkoako Foru Aldundiak; enpresa pribatuek zein kooperatibek –Mondragon, Huhezi, LKS, Fagor...– eta bestelako eragileek –Goiener, Tecnalia, Garapen Agentzia, Naturtzaindia, Plastikoaren Aurkako Taldea, Goiena...– Gainera nazioartean erreferenteak diren London College unibertsitateko ekonomialari Marianna Mazzucato, berrikuntza eta sormen arloan mundu mailako aditurik entzutetsuena den Charles Leadbeater eta klima aldaketara eta berrikuntzara bideratutako Climate KIC erakundeko ordezkari Michelle Zucker ere izan dira Arrasaten.

 

Egunotan Garaian batutakoek, erronkei erantzunak emateko diseinatu beharreko prozesu baten hasiera irudikatu dute. Izan ere, Debagoiena Entzuten Lankidetza Sareak eredu ireki, kolaboratibo, parte-hartzaile eta partekatuan garatu gura du jarduna. Prozesuak jarraipena izango du datozen hilabete eta urteetaneta esandako moduan, eredu irekian eta kolaboratiboan garatuko da. 

 

 

Gizartea entzutea, Plataformaren abiapuntua

 

Esan moduan, Debagoiena Entzuten Lankidetza Sareak, jendarteko eragile, erakunde publiko, enpresa zein herritarrekin batera egingo du erronken identifikazioa eta horiei erantzuna emateko prozesuaren diseinua. Horregatik, ekimen berritzaile honetan gizartearen kezkak, iritziak eta beharrak entzuteak berebiziko pisua hartuko du. Ezinbestekoa baita, jendeak benetan bere beharrak entzun direla sentitzea eta helburuak modu partekatuan definitzea. Hain justu ere, Plataformak 2019ko urtarrilean hasi du gizartea entzuteko prozesua eta lehen ondorioak baditu dagoeneko.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE