Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Altsasukoen askatzearen aldeko bilkura:

"Estatuak mendeetan Euskal Herriko borrokak suntsitu nahi izan ditu"

Ikasle Abertzaleek antolatutako elkarretaratzeak adierazi du "Euskal Herria beti zutitzen dela berriz", eta "belaunaldi berriek ere ukabila jasoko dutela".

595.Altsasukoak.Elkarretaratzea3 (id: 6720025)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 11, ostirala

 

Elkarretaratzea egin berri da Herriko plazan "Espainiar Estatuko sistema judizial faxistak Euskal Herriaren aurka burututako hamaikagarren erasoa dela eta".

 

Auzitegi Gorenak bere erabakiarekin "abisu garbia bidali nahi izan digu euskal herritarroi: 'Euskaldunok Estatua edo Estatuaren indarrak ukituz gero, sufritu egingo duzue. Ondorioak gupidagabeak izango dira' ".

 

Horrela, "Euskal Herriko sektore militante eta kontzientziatuetan beldurra zabaldu nahi dute". Estatu espainiarraren "estrategia hori ez da berria":

 

"Hamarkada eta mende luzez Euskal Herriko askapen borrokak hartu dituen forma desberdinak errepresioaren bidez suntsitu nahi izan ditu".

 

595.Altsasukoak.Elkarretaratzea2 (id: 6773413) 

Hala ere, "Estatuak ez du ikasi lezio garrantzitsu bat: Euskal Herria beti zutitzen da berriz, Euskal Herriak ez du etsiko bere askapen borrokan, ondorioak zernahi direla ere. Belaunaldi berriek ere ukabila jasoko dute".

 

Bilkurak salatu du "atzerriko epaitegiek eta komunikabide salduek zortzi euskaldun gazte hauekin egin duten joko politiko zikin eta krudela; eta euren berehalako askatasuna exijitzen dugu".

 

Elkarretaratzeak ere gogora ekarri ditu "injustizia egoera hauen aurka borroka egiteagatik kartzelan dauden euskal preso politiko guztiak; zapalketa estruktural berberak mantentzen dituelako".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE