Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bere ustez, “onena” kontenedoreen sistema da

PSOE-k mozioa aurkeztu du, Atez Ateko zabor bilketaren aurka

Bere hitzetan, sistema berria “atzera pauso bat da osasunarentzat, erosotasunarentzat eta efizientzia ekonomikoarentzat”.

595.PSOE.Zinegotziak.jpg (id: 756073)


Testua: G.L.H. / Argazkia: MB Artxiboa / 2011-ko azaroak 7, astelehena

 

Hauteskunde kanpainaren testuinguruan, PSOE-k Atez Ateko sistemaren aurkako mozioa aurkeztu du gaur goizean Arrasateko udaletxean.

 

Hori eman dute jakitera berriki Donostian Aritz Arrieta udal-ordezkariak eta Denis Itxasok, PSE-ko Gipuzkoako Ingurumen buruak.

 

Mozio hori aurkeztu da ere Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola eta Bergarako udaletxeetan. PSEren ustez, Arrasateko eta eskualdeko instituzio publikoek “2013an” sistema berria abian jarriko dute.

 

PSOEren hitzetan, Atez Atekoak suposatuko luke “atzera pauso bat da osasunarentzat, erosotasunarentzat eta efizientzia ekonomikoarentzat”.

 

Bere ustez, sistemarik “onena” da kontenedoreak kaleetan jarraitzea, betiere “itxita eta ordenaturik”.

 

Udalari eskatzen dio “garatu dezala plan bat, hondakin organiko biodegradablearen produktore handienak erakartzeko, hain zuzen, ahalik eta zabor gehien zirkuitu berri batera eramateko”. Horrela, “saihestuko da zaborra botatzea edo erretzea etorkizunean”.

 

Udalari ere planteatzen dio “tarjeta inteligenteen bidez, etorkizuneko kontenedoreak zabaldu ahal izatea. Horrela, gehien birziklatzen duten herritarrak saritu ahalko dira”.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE