Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: ''Obren lizitazioa aurten irekitzea da helburua''
Ur-sareko amiantodun hodiak ordezteko, polietilenozkoak jarriko ditu Udalak
Arrasateko ur-sareko gutxienez 1'3 kilometro amiantoduna da, eta hori ur-kontsumitzaileentzat arriskutsua izan daiteke. Hodi berrien teknika hau "teknika kontrastatu bat da, eta adibide bezala, Gasteizko hodi sareko 100 kilometrotik gora teknika hau daukate".

595.Garagartza.GOOGLE-MAPS (id: 4277448)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Google Maps / 2019ko urriak 11, ostirala

 

Udal-gobernuak iazko iraileko Plenoan onartu behar izan zuen Arrasateko Udalaren ur-sareko gutxienez 1'3 kilometro amiantoduna dela, fibrozementuzkoa zehazki.

 

Hodi hauetatik igarotzen den ura Garagartza, Gesalibar, Meatzerreka eta Laboral Kutxa-Olandixora bertaratzen da, pertsonen kontsumorako. 

 

Horrek daukan arriskua jakinda, Udalak LKSri iaz eskatu zion hodi hauen inguruko azterketa bat egitea. 

 

Halaber, Udalak eskatuta, LKS Ingenieria amiantodun hodien inguruko proiektuaren idazketa teknikoa "amaitzen ari da", Udaletik gaur azaldu dutenez.

 

Udalak aurreikusten du dokumentu teknikoa "urriaren bukaerarako" jasotzea. Ondoren, Udala auzo-alkatetzekin eta kalteturiko jabeekin bilduko da.

 

Bilera horietan "lanak azalduko dizkiete eta lanetan zehar izan daitezkeen afekzioak adierazi beharko zaizkie".

 

Ondoren, Udalak Aldundiari baimena eskatuko dio, "obrek errepidearen zatitxo bati eragingo diolako".

 

Hurrengo pausua proiektua eta pleguak onartzea litzateke. Udalak helburu du lizitazioa irekitza "aurten". Hau da, aurten zabalduko litzateke epea obrak egin ditzaketen enpresek euren proposamenak Udalari aurkezteko epea. Udalak enpresa aukeratu ostean, obrak hasi egingo dira.   

 

Udalak iragarri du amiantodun "hodiak ez direla kenduko" baina "hodi berriak zaharren barrutik joango direla. Teknika kontrastatu bat da, eta adibide bezala, Gasteizko hodi sareko 100 kilometrotik gora teknika hau daukate".

  

Hodi berriak polietilenozkoak izango dira, eta lehen obrak Garagartzan egitekoak dira. Lan hauen aurrekontua 275.000 eurokoa da.

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE