Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urriaren 26an, larunbata.
Leintz Bailarako X txistulari eguna ospatuko da Arrasaten
Txistulari egun hau 2010. urtean abiatu zen ekimen bat da eta Aretxabaleta, Eskoriatza edo Arrasateko txistulariek antolatzen dute, txandaka herri bakoitzean eginez. Aurten Udalaxpe Txistulari Elkarteari egokitu zaio antolatzeko ardura.

 (id: 2876447)Testua: Udalaxpe Txistulari Elkartea. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 24, osteguna.

 

Urriaren 26an, larunbata, Leintz Bailarako X txistulari eguna ospatuko da Arrasaten. Txistulari egun hau 2010. urtean abiatu zen ekimen bat da eta Aretxabaleta, Eskoriatza edo Arrasateko txistulariek antolatzen dute, txandaka herri bakoitzean eginez. Aurten  Udalaxpe Txistulari Elkarteari egokitu zaio antolatzeko ardura.   

 

Bailarako txistulari egunak hasieratik duen helburua, bailarako txistulariak elkar ezagutzea eta harremanak sendotzea da. Harreman honetatik errepertorioa zabaldu, ezagutu eta, hein baten, bateratzea bilatzen da. Baita edozelako elkarlanerako oinarriak jartzea ere.

 

Larunbatean Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako txistulariez gain, Gasteiz, Oñati eta Bergarako txistulariak ere gure artean izango dira. Guztira 30 inguru.

 

Egitaraua:

 

-11.30ean Kalejira herriko kaleetan zehar

-12:00etan otamena, Leintze Elkartean

-13:00 kontzertua herriko plazan

-14:30ean bazkaria Leintze Elkartean

 

Ondoren bazkaria egingo dute, Leintze Elkartean. SUDC elkartea arduratuko da bazkaria prestatzeaz. Antolatzaileek azaldu dutenez "Benetan eskertu gura dugu laguntza hau".

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE