Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Kroazia eta Italiako irratizaleekin kontaktatu zuten

L.L.A/Mondraberri, 2009ko uztailaren 13a, astelehena. 

 

Hiru emisora eta lau antena probatu zituzten joan zen zapatuan Arrasate Irratizale Kultur Elkarteko bazkideek Bedoñan. Kontatu digutenez, nahiz eta eguraldia lagun izan, irrati uhinen propagazioa oso itxia izan zen eta espero baino kontaktu gutxiago egin zituzten. Hala ere “Murtzia, Catalunya, Balear irlak, Andaluzia eta Logroñoko irratizaleekin hitzaldi politak egin genituen” eta penintsulatik kanpo, Kroazia eta Italiako beste birekin kontaktatzea lortu zuten.

 

 

aike1 (id: 2927637)

 

 

Irratizale Elkarteko kide batzuk aurreko zapatuan Bedoñan.


Arrasate Irratizale Elkarteak 15 urtetik gora daramatza martxan eta lokala Erguin auzoan du “lokalean ez ditugu baldintza oso onak, baina Arrasate mendiz inguratuta egotea da irrati uhinentzako oztoporik handiena”. Horregatik, urtero uda partea aprobetxatzen dute bailarako beste toki batzuetara joan eta zenbait ekintza egiteko. Aurreko zapatuan Bedoñara joatea erabaki zuten “bertan irrati kontaktuak egiteko baldintza ezin hobeak baitaude” eta uhinetan nahi beste bidaiatu ez zuten arren, egun oso interesgarria izan zela aitortu digute... azkenean helburu nagusia beteta geratu baitzen “jendeari gure zaletasunaren berri eman genion”.

 

aike2 (id: 2972155)


Eskerrak eman nahi izan dizkiete Arrasateko Udalari eta Bedoñako auzo alkateari “ gure zaletasuna aurrera eramateko inolako oztopori kez dutelako jarri”.  Hurrengo irrati eguna prestatzen ari direla ere iragarri digute... non izango ote da?
 
 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE