Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“Lagun bat ekarri” lemapean
Arrasate Errugbi Taldeak ezohiko lansaioa egingo du gaur Seber Altuben
Arratsaldeko 6etatik aurrera, gaztetxoenei zuzendutako entrenamendua burutuko da Seber Altube enparantzan, eta bertan ART-ko teknikari, kide eta jokalariak izango dira.

 (id: 2903007)Testua: Isei Barbero. Argazkiak: artxiboa. 2019ko irailak 5, osteguna.

 

Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongi etorria emate aldera, Arrasate Errugbi Taldeak ezohiko lansaioa burutuko du ostegun honetan, hilak 5.  “Lagun bat ekarri” lemapean, eta arratsaldeko 6etatik aurrera, gaztetxoenei zuzendutako entrenamendua burutuko da Seber Altube enparantzan.  Bertan ART-ko teknikari, kide eta jokalariak izango dira eta, esan bezala, bertaratzen diren neska-mutikoei zuzendutako jolas eta ariketak burutuko dira.  

 

“Helburua da Eskola Kirolean aritutakoek lansaio honetara lagun bat ekartzea, errugbia eta gure kluba ezagutu dezaten”, adierazi dute Arrasate Errugbi Taldeko arduradunek.  Ohi bezala, hurrengo entrenamendua igande goizean -hilak 8- Mojategin izango da. 

 

Animatu eta etorri Seberora!!!

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE