Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ume eta gaztetxoek Herriko Plaza bete dute bolo-boloan
Goizetik izan dira ume eta gaztetxoen lagun taldeak San Nikolas abesten Arrasateko kaleetatik zehar. Etxeetatik buelta eman eta gero, eguerdian, Herriko Plazan beren poltsak gehiago betetzeko aukera izan dute denek.

595.35 (id: 5089111)

 

Koldo Carrillo- 2009/12/6

 

San Nikolas eguna ospatzen da gaur eta betiko moduan, haur eta gazte arrasatearrak goizetik ibili dira etxerik etxe kantatzen. Gozokiak, urrak, intxaurrak eta bestelakoak balkoietatik jaurti zitezen, gora begira zebiltzan denak San Nikolas abestia intonatzearekin batera.

300.1 (id: 4255485)

 

12:00etan eta 12:30etan, Herriko Plazan egin dute San Nikolas bolo-boloa eta haur eta gazteak udaletxeko balkoiaren azpiko aldean bildu dira guztiak pilatuta. Jende ugari zegoen eta batak bestearen gainean ibili dira, toki onenaren bila. Eskuetan beren poltsekin, guztiak zeuden balkoira begira, bolo-boloa noiz hasiko zain. Gozoki eta bestelakoak botatzen hasi direnean, gora altxatu dituzte guztiek poltsak eta eskuen abiadurarekin lehian, azkarrenak bereganatzen zuen bere saria. Lurrean, takarradan... ederto pasatu dute haurrek eguerdian Herriko Plazan, eta guraso zein ataitarik ere animatu da kantatu eta makurtzera, umeari zerbait biltzen laguntzen. Dena dela ere, guztientzat lain izan da eta ziur gaur arratsaldean, batek baino gehiagok tripetako minarekin bukatzen duela...

 

 

 

 

 

 

595.11 (id: 4637452)

 

300.2 (id: 4236910)

 

595.2 (id: 4282887)

 

595.4 (id: 4321038)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE