Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Makatzenan erretiratu dute aurtengo kabirik handiena
Udal operarioek liztor beltzaren 87. kabia erretiratu dute, 80 zentimetroko diametroarekin aurtengo handiena delarik.
 (id: 2872657)
Testua: Ibai Trebiño / argazkiak: Jose Luis Etxebarria / 2016-11-18

Uda urruntzen doan heinean, liztor beltzaren izurritearen aurkako borrokak ez du treguarik. Azken egunetan, udal operarioak liztor beltzaren kabiak kentzen aritu dira Arrasateko hainbat auzoetan.

Gesalibar auzoan esaterako, liztor beltzaren afixa bat erretiratu dute tiroka. Makatzena auzoan berriz, 80 zentrimetroko afixa erretiratu dute udal operarioek, aurtengo kabirik handiena delarik.
   
Bestalde, Nafarroa etorbidean kendutako afixa bat San Andres auzoko Lizarra tabernan ikusgai izango da datozen asteetan. Jose Luis Etxebarria "Porru"k utzitako afixa da tabernan ikusgai izango dena.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE