Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bergararen aurka neurtuko ditu indarrak Ford Mugarrik asteburuan

Ane Herreroren mutilak etxetik kanpo arituko dira zapatuan, abenduaren 1ean. Partidua, Bergarako Labegaraietako polikiroldegian jokatuko dute, arratsaldeko 18:45etatik aurrera.

Testua: P.I.M. / Argazkia: MB artxiboa / 2012ko azaroak 29, osteguna


590 (id: 2824026)

 

Aurreko asteburuan lortutako garaipenarekin lidergoa eskuratu du momentuz Ford Mugarrik. Izan ere, 34-28ko emaitzarekin nagusitu ziren arrasatearrak Basauri taldearen aurka. Hasiera motel baten ostean, okerrak zuzendu zituzten eta markagailuan zailtasun handirik gabe nagusitu ziren etxekoak.

 

Asteburu honetan etxetik kanpo arituko dira arrasatearrak. Oraingo honetan, Ane Herrerok zuzentzen duen taldeak Bergarari egingo dio aurre zapatu arratsaldean, abenduaren 1ean, arratsaldeko 18:45etatik aurrera, Labegaraietako polikiroldegian.

 

Ford Mugarri taldeak 2. Nazional mailako hamargarren jardunaldia jokatuko du asteburuan, eta denboraldiko zortzigarren garaipena lortzen saiatuko da.

 

Badirudi pixkanaka txapelketari neurria hartzen joan dela talde arrasatearra, nahiz eta denboraldi gorabeheratsua izan. Esan bezala, aurreko asteko garaipenarekin lidergoa eskuratzea lortu dute Ane Herreroren mutilek. Honenbestez, une honetan sailkapeneko lehenengo postuan dago Ford Mugarri, 15 punturekin. Bigarren sailkatua Askartza taldea da, 14 punturekin.

 

Emaitza hauek kontuan izanda, Herreroren mutilak lidergoa mantentzen saiatu beharko dira Bergaran jokatuko duten partiduan. Printzipioz, arrasatearrak izango dira faborito asteburuan. Izan ere, Soraluce BKE taldea seigarren postuan dago sailkapenean 9 punturekin, eta bi taldeen arteko diferentzia nabaria da (6 puntu).

 

Bergarako taldeak jokatu dituen zortzi partiduetatik, etxetik kanpo hiru irabazi ditu eta bi galdu. Etxean berriz, partidu bana galdu, irabazi eta berdindu dute.

 

Gauzak horrela, eta beraien lidergoa aprobetxatuz, Ford Mugarriko mutilak beraien bolada onarekin jarraitzeko asmoz jokatu dute zapatuan Labegaraietan.

 

Kartelera

 

Arrasate Eskubaloi Taldeko gainontzeko ekipoei dagokionez, aurreko astean bezala, guztiek ere zapatuan jokatuko dute. Lurraldeko 2. mailako mutilak Egiaren aurka arituko dira etxetik kanpo, arratsaldeko 18:15etatik aurrera.

 

Kadeteak berriz, eibartarren aurka neurtuko dituzte indarrak, goizeko 11:00etatik aurrera.

 

Amaitzeko, infantilek atsedena izango dute.

 

 


                                           ASTEBURUKO PARTIDUAK

                       

2.NAZIONALA

 

BERGARA - FORD MUGARRI     LARUNBATA 1, 18:45 


LURRALDE 2.MAILA

 

EGIA - ARRASATE E.B.     LARUNBATA 1, 18:15 


KADETEA


ARRASATE E.B. - EIBAR     LARUNBATA 1, 11:00 

 


INFANTILA


          LEK ARRASATE    ATSEDENA             

                                    



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE