Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Joseba Irazoki eta Lagunen kontzertua bihar kooltur ostegunetan

Kontzertu hau azaroko Kultur agendaren barneko proposamena da

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Arrasateko Gaztetxea / 2019ko azaroak 6, asteazkena

Urteko agenda kulturala aurrera doa eta hilabete berriarekin proposamen berriak datoz Kultur ostegunetan. Aste hontan hain zuzen ere, Joseba Irazoki eta Lagunak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Joseba Irazoki beratarra zakur zaharra da Euskal Herriko musika eszenan. Dozenaka proiektutan aritu izan da gitarra jotzen batez ere (Petti eta Etxeko Uzta, Atom Rhumba... dira azken garaikoak) eta lotsatu gabe esan dezakegu Euskal Herriak aspaldian eman duen gitarra jotzaile onenetarikoa dela.

Horrez gain, badira hainbat urte Joseba Irazoki izenpean bakarlari moduan biderkatuta esperimentatzeari ekin ziola bere izpiritu guztiak taula gainera ateratzen. Eta, gerora, Joseba Irazoki eta Lagunak markapean eta lagunak dituen musikari handiez bi disko kaleratu izan ditu. Honako honetan 'Zu al zara?' lan berriena aurkezten dihardu, rocketik, folketik, psikodeliatik eta bestelakotik daukana.

 

(id: 4167044)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE