Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Badator Erdigunea piztu!ekimena

 

500.piztu (id: 713555)

 

Aurten ere, 2009-2010  ikasturteko hasitako bidea jarraituz, Udalak eta Txatxilipurdi Elkarteak  Erdigunea Piztu ekimena  gauzatuko dute. Ekimen honen bitartez aste bukaeretan eta erdigunean  azken urteetan  antzemandako aisialdi eskaintzaren hutsunea  bete nahi dute.

Erdiguneko Gaztegune proiektuak bere bidea darama. Bitartean Erdigunea piztu ekimenak etorkizuneko proiektu honen helburuak bere egiten ditu, Erdigunean, gazteentzako euskarazko,  aisialdi eskaintza, parte hartzaile bat gauzatzea.

2010 urte honetan bi ekintza berezi antolatuko dituzte, urriaren 30ean Monterron Abentura prestatzen dabiltza,  gazte taldeek froga ezberdinetan lehiatu beharko dute Monterroneko abenturan irabazle izateko.

Azaroaren 27an aldiz, pasa zen ikasturtean egin zen Mihiluze Txapelketa erraldoia errepikatuko dute Kulturateko areto nagusian.

 * Izen ematea*

Ekintza hauetan izena emateko  plaza mugatuak egongo dira,  beti ere izen eman nahi duten gazte  taldeek Gaztetxokoetara  edo Gazte Bulegora joan beharko dira. Plazarik balego egunean bertan ere onartuko dira taldeak.

*    Ikuskizunak*

Erdigunea piztuko ekintzetan gazteek modu aktiboan hartzen dute parte, beraiek dira protagonista. Ondoren beti ikuskizun bat antolatzen saiatzen dira,  Urriaren 30ean abentura eta gero soinu Surferoak izango dituzte  Los Galerna talde arrasatearraren eskutik.

  *Eguraldia*

Euskal Herrian bizi garenez beti ere zerura begira ibili beharko gara kanpoan antolatzen ditugun ekintzetan. Urriaren 30ean eguraldi txarra balego Kulturateko areto nagusian egingo dute bai ekintza bai eta kontzertua ere.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE