Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekin Emakumeak Elkarteak antolaturik

Sara Miguelez arrasatearrak bitxigintza ikastaroa emango du

Ikastaro honetan "material ezberdinekin jolastuz bitxi ezberdinak sortzeko aukera egongo da". Izen-ematea zabalik dago.

392.SARA.MIGUELEZ (id: 2798940)


Argazkiak: Sara Miguelez / Beheko testua: Ekin Emakumeak Elkartea / 2019ko irailak 11, asteazkena

 

Bitxigintza ikastaroan material ezberdinekin jolastuz bitxi ezberdinak sortzeko aukera egongo da. Ikastaroa urriak 1, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26, eta abenduak 3, 10 eta 17 izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Ikastaroaren irakaslea Sara Miguelez da, bera Arrasateko bitxigile eta margolaria da. Arte Ederren Bilboko fakultatean pinturan espezializatu ondoren, bitxigintzako ikasketak egitea erabaki zuen. Bitxigintzako lehenengo urtea Donostia, Easo politeknikoan egin zuen, eta bigarren eta hirugarren urteak Bartzelonan, Escola Massana ikastetxean. Gaur egun Arrasaten bizi da, eta bitxi tailer bat dauka. Sara, bitxiak sortzen dituenean metalezko estrukturak egiten ditu. Espazioarekin jolastu du, lehenengo inguruko elementu edo paisaia bat aukeratzen du eta honi argazki edo marrazki bat egiten dio. Ondoren, irudiari bolumena ematen dio. Estruktura hauek egitean piezak osotasun bat izatea da helburua.


Izen ematea, Pablo Uranga 4 behea, telefono zenbakia: 943798370-651707936, email: emakumeak@ekinemakumeak.eus

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE