Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
APIRILEKO KULTURA GIDA
Apirileko Gida kulturala ekitaldiz beteta dator
Musika, zinea, dantza, Liburuaren eguna… ekitaldiz josita dator hilabete hau. Kulturaz gozatzeko aukera ezberdinak izango ditugu gurean.

gi150 (id: 2777044)

 

Testua: Maitane Muñoz-Argazkiak: MB Artxiboa-Arrasateko Udala-2015/03/30

 

Liburuaren eguna

 

Liburuaren eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira Kulturaten. Lehengoa apirilaren 17an izango da Jokin Zaitegi gelan arratsaldeko 7:30etan. "Munduko kontalariak" izenburupean, nazio ezberdinetako ipuin-kontalariek helduentzako istorioak ekarriko dituzte gurera.

 

Apirirlaren 16 eta 21ean etxeko txikienen txanda izango da. Pello Añorga idazleak ipuin kontaketa egingo du 4 urtetik gorako haurrentzat Santa Marinako Auzo liburutegian arratsaldeko 6etan. Leku berean baina apirilaren 22an, Shakti Olaizola kontorsionistak, "irakurriz" espektakulua aurkeztuko du. Bi saio izango dira, lehena arratsaldeko 5etane ta bigarrena 6etan.

 

Apirilaren 23an, berriz, argazkigintza eta literatura izango dira protagonista Kulturateko Areto Nagusian, 19:30tatik aurrera.

 

XXI.Udaberriko Musikaldia

 

Aurten, 21 edizio beteko ditu Udaberriko Musikaldiak. Programa honen barruan, era guztietako soinuak entzuteko aukera izango da. Apirilaren 17an Kulturateko Areto Nagusian Ikko perkusio taldeak kontzertua eskeiniko du 20:00tatik aurrera. Txorbela otxotea ez da faltako zita honetan eta ondoan izango dute Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatza. Bere emanaldia San Juan Parrokian izango da, apirilaren 18an, arratsaldeko 8etatik aurrera.

 

Udaberriko Musikaldiaren hurrengo zita apirilaren 19an izango da Euskal Barrokenseble-ren eskutik, Parrokian, 20:00etan. Urtero legez, Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoak eta Goikobalu abesbatzak kontzertua eskainiko dute San Frantzizko elizan, apirilaren 24an, 20:00etan. Zikloa Zura laukoteak itxiko du aurtengoz Kulturateko Areto Nagusian, apirilaren 25ean arratsaldeko 8etatik aurrera.

 

Debagoieneko XVVII Abesbatzen topaketa

 

Musikaz jarraituaz, apirilaren 18an abesbatzak izango dira protagonista, urtero egiten duten eskolarteko topaketan. 17:00etatik aurrera soinu gozoak entzuteko aukera izango dugu Amaia Antzokian.

 

Marsellako ballet nazionala

 

Kursaal Eszena, Arrasate, Bergara eta Antzuolako udalen elkarlanari esker sortu den proiektua da. Kursaalen antolatu diren hainbat ekitaldirako autobusak dohan jarriko ditu Kursaal Eszena erakundeak. Apirilaren 20an Marsellako Ballet nazionalak "Orfeo eta Euridice" obra taularatuko du 20:00etatik aurrera.

 

Bost5

 

Dantzarekin jarraituz, apirilaren 26an Predatorz, Ed Stops, eta Logela taldeak euren ikuskizuna aurkeztuko dute Amaia Antzokian 19:30etan. Bost5 izan da talde hauen loturaren emaitza eta espektakuluaren izena. Bost koreografia aurkeztuko dituzte, dantza urbanoaren disziplina ezberdinetakoak, non argiek protagonismo handia izango duten.

 

Zinea

 

Zinea ere ez da faltako kultur agendan. "Samba", "Orgullo" eta "Perdiendo el Norte" bezela filmak ikusteko aukera izango dute helduek. Etxeko txikiek ere izango dute zer ikusi, "Home, hogar dulce hogar", "Noche en el Museo: El secreto de Faraón" edo "Dixie eta matxinada zonbia" filmeak. Asteartetako zinearen programazio barruan, "Fuerza Mayor" pelikula izango da ikusgai.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE