Erakusketa irailaren 8an inauguratuko da, asteazkena, eta 10era arte egongo da zabalik. Egitasmoaren aurkezpena gaur egin dute Debagoieneko Mankomunitatean, eta bertan Mikel Orobengoa, Koldo Azkoitia eta Angel Etxabe izan dira.
INEM-eko ordezkariek azpimarratzen dute langabezia-txartela berritzearen garrantzia. Bestalde, euren aurreikuspenen arabera Lan Erreformak “ez du eragin nabarmenik izango Arrasateko egunerokotasunean”.
Gontzal Landa Herbias / 2008ko uztailak 29, martitzena
Poza izan da nagusi Ino Galparsoro Arrasatera itzuli denean ere. Alaitasun hori zabaltzeko, Ino Galparsoro Arrasatera zekarren kotxe taldeak bozinari eragin dio eta ibilgailuetako leihoetatik ikurrinak erakutsi dira.
Horrela plazaratu dira autoak gaur gauean udaletxe aurrealdean. Horietako batean Ino Galparsoro zetorren. Plazan itxaroten ari ziren herritarren txaloak indartsuago egin dira Ino Galparsoro ibilgailu horietako batetik jaitsi denean eta jendaurrean agertu denean.
Herritarren muxu eta besarkada beroak jaso ditu, eta berak beste horrenbeste egin du. Ikurrinek markatutako pasillotik igaro da, ondoan Oihana Aranburu eta Yolanda Perez de Arenaza taldekideak zituela, hirurak irribarrez.
Ondoren dantzariek aurreskua eta lore-sorta eskaini dizkiote, eta Ino Galparsorok gustura baino gusturago jaso ditu.
Alkateari hitza eman diote (azken 3 hilabeteetan Estatu espainiarrak kendu diona), eta gogoan izan ditu Soto del Realeko kartzela barruan geratu diren lagunak (tartean Kristina Goirizelaia preso politiko arrasatearra), eta batez ere, isolamenduan dauzkatenei.
Alkateak gogoan izan ditu ere beste preso, errefuxiatu eta errepresaliatu politiko guztiak.
Ino Galparsorok eskertu egin ditu hunkituta, bere askatasunaren alde, aurrera eraman diren ekimen guztiak, eta arrasatear guztiei eskerrak eman dizkie.
Azpimarratu du bere taldekideek egin duten lana, bera kartzelan egon den bitartean, eta eurentzat txalo bero bat eskatu du Herriko Plazan batu direnei.
Gero zinegotziak udaletxera sartu dira eta Alkatetzako balkoira irten dira. Ino Galparsorok, guraiza batzuekin eta taldekide batzuen laguntzaz, kartzelatik ateratzea eskatzen zuen kartela kendu du, Alkatetzako balkoitik.
Ekitaldi beroa osotzeko “Eusko gudariak” abestu dute Herriko Plazan goizeko 1:30ean elkartu diren gizon-emakumeek.