Zapatu honetan jokatuko dute talde biek aurtengo Zaldibar txapelketaren final handia (18etan). Hirugarren eta laugarren posturako lehia 16.30etan jokatuko da.
Ibai Trebiño / 2017-06-07 (argazkiak: MB artxiboa)
Joan zen urteko txapeldun Betrayer taldeak eta Legends-ek jokatuko dute aurtengo ekitaldiko finala, finalaurrean Elorra eta Jibaros taldeak garaitu ondoren.
Betrayer eskarmentu handiko taldea da eta joan zen urteko garaikurra altxatzea lortu zuen. Txapelketa erregular bat burutu ondoren, finalerdietan nagusitasunez irabazi zion 7-1 Jibaros taldeari eta ondorioz finala jokatuko du merezimendu osoz.
Aurrez-aurre Legends taldea izango du txapeldunak. Estreinekoz aritu da aurten Legends taldea Zaldibar txapelketan "talde berria" izan arren, eskarmentu handiko jokalariek osatzen dute taldeak, besteak beste Dribling, Abokajarro edo Ostantz taldeko jokalari ohiek.
Finala arratsaldeko 18etan jokatuko da, betiko lez Zaldibarko frontoian, eta hirugarren eta laugarren posturako lehia Elorrak eta Jibaros-ek jokatuko dute (16.30etan).