Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arratsaldean eta bihar elur-maila 400 metrotan egongo da

ELURRA MARA-MARA ARI DU

590.Elurte.2009.Teilatuak (id: 3089403)


200.Elurte.09.Termometroa (id: 3186823)

 

Mondraberri / 2009ko abenduak 14, astelehena

Kostata baina azkenean heldu zaigu negu-giroa. Bart bota zituen lehen elur-malutak gure kaleetan, gutxi batzuk izan ziren arren. Gaur goizean, ordea, malutak ugaritu dira.

Beti bezala, elurra ixil-ixilik heldu zaigu, mara-mara, eta ezustekoa ematen digu, nahiz eta jakin bagenekien gaurkoan iritsiko zela. Portaloiko termometroak 3ºC markatu ditu eguerdiko 12:00etan.

Eguraldi-iraparpenen arabera, Euskalmet-en arabera, gaur arratsaldetik aurrera, elur-maila 400 metrora igoko da, eta maila horretan eutsiko dio biharkoan. Beraz, Arrasateko baserri-auzo batzuetan elurra botatzen jarraituko du, baita mendietan ere, baina herrigunea ez da zurituko.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE