Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du

Mondratek Tolosalari azken segundoetan 3-4 irabazi dio

Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 12, zapatua

 

Mondratek Gernikari segitzen dio, eta bide horretan gaur 3 puntu oso garrantzitsu lortu ditu Musakola kiroldegian.

 

Antxon Isasi-Isasmendi entrenatzailearen ekipoa lehen zatian 2-0 aurreratu da markagailuan, baina bigarren zatia lehiatuagoa izan da:

 

Tolosala taldeak bi gol ia jarraian lortu ditu, baina etxeko taldeak ez du amore eman, eta Kevinen kontraeraso on bati esker, Jon 'Delpa'k gola sartu du. 

 

Golaren garrantziaz ohartuta, taldeak pozarren ospatu du gola, eta publikoa ere zutik jarri du. Hala ere, tolosarrek atezain-jokalari sistema erabili dute, eta berdinketa lortu dute, partidua amaitzeko 3 minutu falta zirela.

 

Ikus-entzuleek taldea animatu dute, eta tolosarren atezaina oso aurreratuta zegoela baliatuta, Ismak urrundik gola sartu du lehia amaitzeko 16 segundo falta zirenean. Musakolako kantxak 'eztanda' egin du, areago arbitroak partiduaren amaiera adierazi duenean. Zorionak Mondrate!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE