Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Sumendiren V. Marrazki Lehiaketa

SUMENDIREN V. MARRAZKI LEHIAKETA

Testua: Sumendi / 2016ko urriak 19, asteazkena


V. SUMENDI MARRAZKI LEHIAKETA antolatzea erabaki dugu Sumendin aurten ere.


Beste urteetan bezala, aurten ere, bi kategoria egongo dira, bata 12 urte artekoa eta bestea 13tik aurrerakoa.


Marrazkien baldintzak ez dira aldatu, Sumendi eta Haloweenekin erlazionatutako marrazkia izan behar dute.


Marrazkia Sumendi Gozoki dendan entregatu behar da urriaren 30a azken eguna izanik.


Marrazkiaren atzealdean izen-abizenak eta adina jarri behar dira. Eta irabazleak Sumendiko bezeroen botoen bidez aukeratuko dira urriaren 31n.


Saria Sumendiko produktuz osatutako otarra izango da eta azaroaren 1etik aurrera jaso ahalko dute irabazleek.


Irabazleak diren marrazkiak  Sumendin bertan jendeaurrean jarriko ditugu erakusgai azaroaren 1etik 6ra bitartean.


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE