Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hitzaldiak Kulturaten izango dira.
Arrasate Zientzia Elkartea: "Iraganari astindu bat ematea da helburua"
6. urtez Arrasate Zientzia Elkarteak "Arrasateko iragana astintzen" jardunaldiak antolatu ditu.

 (id: 2775150)Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko azaroak 2, osteguna.

 

Hitzaldiak Kulturaten izango dira asteazkenero arratsaldeko 19:00etan. Gaur goizean Javier Bengoa  eta Jose Angel Barrutiabengoa  AZEko kideek, Juan Ramón Mendieta Kultura Saileko arduradunaren laguntzarekin eskainiko diren hitzaldiak aurkeztu dituzte.

 

Egitaraua azaroaren 8an hasiko da  "El desconocido taller artístico de Garagartza durante el siglo XVII. Los Elejalde" hitzaldiarekin. Pedro Etxeberria ikertzaile eta EHUko irakaslea Elejalde familiari buruz arituko da. Garagartzako familia hau margolanetan aritu zen, batez ere, erretauletan eta antziruditan.

 

Bigarren ekitaldia azaroazen 15ean izango da. Borja Aguinagalde  Irargiko zuzendariak "Juan Carlos Guerra (1869-1941). La creación de la moderna escuela genealógica guipuzcoana" hitzaldia eskainiko du.  Heraldikan eta genealogian aditua Juan Carlos Guerra  Arrasaten egineko lanaz hitz egingo du.

 

Azaroaren 22an "Lehenengo Karlistada Euskal Herrian. Udaletxetik begirada bat" hitzaldia eskainiko du Mikel Alberdi Zumalakarregi Museoko artxibo eta ikerketa arduradunak.  AZEko arduradunek azaldu dutenez "lehen gerra karlista ez zuen eragin handia izan Arrasaten, hala ere Kurtze-Txikin agertutako gazteluarekin duen harremana ezagutzeko aukera izango dugu".

 

Bukatzeko azaroaren 29an Jon Ander Ramos arrasatearrak "El retorno del "dulce" capital. El Palacio Sola de Mondragón" hitzaldia emango du.  Arrasatera Amerikatik heldutako aberastasunaz eta ondareaz hitz egingo du EHUko irakasleak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE