Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Obrak 153.845 euroko aurrekontua du
Gipuzkoa etorbideko espaloia konpontzeko lanak aste honetan hasiko dira
Lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengoa Zigarrola kale-burutik Errando Gebarako kale-burura arte,eta bigarren fase batean, lanak Kabiako biribilgunera arte helduko dira.

 (id: 2627588)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 23, astelehena.

 

Aste honetan, Gipuzkoa etorbideko espaloia konpontzeko lanak hasiko dira, hain zuzen, Berberly tabernaren aldekoa. Bergarako Artzamendi enpresa arduratuko da, eta zazpi hilabete iraungo dira. Lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengoa  Zigarrola kale-burutik Errando Gebarako kale-burura arte,eta bigarren fase batean, lanak Kabiako biribilgunera arte helduko dira. Obrak 153.845 euroko aurrekontua du, eta guztira 150 metro espaloi konponduko dira.

 

Lanak erabiliko dira ere zebra-bideak arautegira egokitzeko, irisgarritasuna hobetuz. Gainera, espaloiaren azpian dauden saneamendu-sareak, behar izan ezkero, konponduko dira. Baliteke ere, bertan amianto aurkitzea, beraz beharrezko neurriak hartuko dira kentzeko.

 

Oscar Garcia OZMAko zinegotziak azaldu duenez "2020ko aurrekontuetan  hirugarren fase bat lizitatuko dugu Zigarrolako kale-burutik Musakolako kiroldegiraino, proiektuari jarraipen bat emanez".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE