Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia
EBA mailako Euskal Kopa jokatuko du MUk iraileko lehen asteburuan
Mondragon Unibertsitateak EBA mailako Euskal Kopan jokatuz hasiko du denboraldia. Zazpi euskal talde izango dira lehian.

Testua eta argazkiak: Ointxe!. 2019ko irailak 3, asteartea.

 

Asteburu honetan hasiko du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak Euskal Kopa lortzeko lehia. Aurten bi multzotan banatuko da  Euskal Kopa:

 

- A multzoan izango ditugu: Mondragon Unibertsitatea, Baskonia eta ZAST Zarautz.

- B multzoan izango ditugu: Santurtzi, Easo, Goierri eta Tabirako Baque.

 

MUk lehen partidua Baskoniaren aurka jokatuko du (zapatuan, irailaren 7an, BAKH kiroldegian), eta bigarrena Zarautz taldearen aurka. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira finalerdietarako.

 

Irailaren azken asteburuan jokatuko den lauko finala Iturripen jokatuko da. Iaz Euskal Koparen txapelduna izan zen gure Mondragon Unibertsitatea taldea, eta aurten ere zorterik onena opa diogu gure taldeari!

 (id: 2719520)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE