Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Txirrindulari bat harrapatuta Eskoriatzan

TXIRRINDULARI BAT HARRAPATUTA ESKORIATZAN
595.Harrapaketa.Eskoriatzan.HERRITARBAT (id: 2903986)
Argazkia: herritar bat / Testua: mondraberri.eus / 2019ko azaroak 21, osteguna

 

Gaur eguerdiko 12:45ak aldera txirrindulari eta kotxe baten arteko istripua izan da Eskoriatzako Gaztañadui kalean.

 

Printzipioz txirrindulariak eta gidariak ez dute osasun-arazo larririk izan. Zentzu horretan, lekuko bat Mondraberrirekin kontaktuan jarri da, eta adierazi digu "txirrindularia minduta zegoela baina ez duela konortea galdu".

 

Ertzaintzak gehitu du "printzipioz osasun-arazo larririk ez zuela, baina badaezpada ospitalera eraman dutela".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE