Testua eta argazkia: Arrasateko Udala. 2019ko uztailak 1, astelehena.
Uztailaren 7an, igandean, Udaleko Turismo Sailak antolatuta, herrira bisita berri bat egingo da. 'Arrasate, historian zehar komunikazio ardatza' izenburupean Hitz egingo da historian zehar Arrasaten izandako bideei buruz. Merkataritza eta alhondigak ardatz garrantzitsuak izan dira udalerriaren bilakaera ekonomikoan.
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Herriko plazan, eta Arantza Otaduy izango da gidaria. Oraindik 21 leku daude libre. Informazioa gehiago, jarri kontaktuan gidarekin, Arantza Otaduy (info@feeleuskadi.eu - 644 37 47 46).