Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tenis, padel eta squash elkartea

AKEko kideek ikasturtea agurtu dute Apotzagan

 (id: 2633674)Testua eta argazkia: AKE. 2019ko uztailak 8, astelehena. 


Larunbatean AKEko kideek ikasturte bukaerako bazkaria egin zuten Apotzagako elkartean. Bazkarian orain arte elkarteko monitore izandako Juan Carlos Moro gasteiztarra agurtu zuten. Datorren urtean proiektu berri bat Gasteizen egingo duelako. AKEtik azaldu dutenez “AKE familiaren partetik, urte hauetan egindako lana eskertu nahi diogu eta aurrerantzeko proiektuan ere onena opa diogu Juan Carlosi.”



Bestalde, eta datorren ikasturtera begira, Aitor Magallanes izango da monitore berria. Indartsu eta gogo handiz dator Aitor gaztea Juan Carlosen lekua betetzera. Elkarteak ere azpimarratu duenez “gure ateak edonorentzat zabalik daudela tenisean, padelean edo squashean egiteko”.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE