Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Liztor beltzaren kabi bat agertu da Arrasateko herrigunean
Zerrajera kaleko 3. zenbakian kabi bat kendu dute udal operarioek. Bestalde, apirilaren 27an 'bilaketa kolektibo' bat antolatu dute.
 (id: 2726362)
Ibai Trebiño / 2017-04-25 (argazkia: MB artxiboa)

Udaberriaren hasierarekin batera, liztor beltzaren izurriteak agerpen bortitza izan du Arrasaten. Orain dela bi aste eskas ekin ziote udal operarioek habiak kentzeari eta atzo gauean erretiratu zuten aurtengo bosgarren afixa.

Garagartza eta Udalako auzoetatik kendutakoen ondoren, Arrasateko herrigunetik kendu dute bart gauean afixa bat, Zerrajera kaleko 3. zenbakiko balkoi batean zegoen habi bat hain zuzen ere.    

Ikastaro bat emango da apirilaren 27an

Liztor beltzak eragiten dituen ondorioen aurka prebenitzeko asmoarekin, ikastaro bat antolatu da datorren apirilaren 27rako. Goizeko 9:00etan hasiko da ikastaroa Debagoienako mankomunitatean eta bertan 7 boluntariok hartuko dute parte. Jose Luis Etxebarria 'Porru'ren eskutik, bertara hurbiltzen direnak liztor beltzaren prozesuaren "nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera" izango dute, Porruk azaldu duenez. 

Bestalde eta zentzu berean, liztor beltzaren habiak aurkitzeko kanpainaren barruan, herritarrei "etxe inguruetan begiratzea" gomendatzen du Udalak eta zeozer ikusi ezkero Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea ere.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE