Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Joxepari
Juan Ramón Garai

123 (id: 2609331)

 

Atzo, zure agurrean, Amets Gorria abestia, Gose taldearen Ines Oxinagak abesten zuen bitartean konturatu nintzen oso kantu aproposa zela zuretzat:
   
Zure senarra, Tomas, hainbeste aldiz esan zeustazuna, Dragones Miliziano  batalioaren teniente izan zena Gazte Sozialista Bateratuen -JSU-, eta berakin borrokatu zuten beste gudari asko ere erabat ados egongo ziren abesti honetan salatzen denarekin:  
  
Oroimenari hesiak jarriz, kapitalismoa besarkatuz... Dena, demokrazia baten alde, arraza bereko erregearen alde... Zuen borroka guztia, hildako guztiak, azkenik etsaien eskutik jateko... Ahazteko eskatu ziguten, eta ahaztu genuen. Iruzur egin ziguten, Frankista guztiak jada demokrata zirela uste arazi ziguten... 
  
Zuk ere erabat ados zeuden, eta Debagoieneko Fusilatuen Batzordetako ekitaldi guztietara agertzen zinen: Noiz arte Justiziarik gabe erreklamatzera eta gudari haiek maite zituzten bandera guztiekin, Ikurriña, Gorria, Gorri- Beltza, Errepublikanoa, EAE- ANVkoa, orain urtebete elkarrekin lora sorta bat jarri genien Debagoieneko Monolitoan Gure Gogoan zaudete lemapean. 
  
Intxortako magalean, zure senarra Tomas beste miliziano eta gudari  asko bezela, faxisten genozidioari erresistentzia irmoa egin zieten leku berberan. Heuren Memoria Historikoa bizi, gogoratu eta gordetzeko gunea inaguratzen zen egunean joan zara. Zurekin ikasitako guztia gurekin gelditzen da eta lekuko izan den ia mende batek toki aipagarri baten ipiniko du zure izena, Joxepa. 

Eskerrak zu ezagutu arren. Sekula ez zaitugu ahaztuko. 

Juan Ramon Garai. 
Debagoieneko Fusilatuen Batzordea. 
 
595 (id: 2571711) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE