Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ikasturte amaierako ekintza izan da

Arrasateko herri hiribildua eta historia ezagutu dituzte ikasle berbalagunek

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: Zaharberri / 2019ko maiatzak 17, ostirala

 

 Zaharberri eta Udal Euskaltegiko berbalagunek ikasturte bukaerako ekintza burutu dute gaur, goiz eta arratsaldean zehar. 

 

Lehenik eta behin, Arrasateko herri hiribilduan barrena ibili dira, eraikin arkitektonikoen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Mankomunitateko Igoneren eskutik jaso dituzte bisita gidatu honen inguruko xehetasunak. 

 

Ondoren, Arantza Otaduy historialariak Erdiaroa eta XIX. mende arteko gertakizunak eta herriaren garapena azaldu dizkie ikasleei. Hauen balorazioa positiboa izan da oro har, ekintza interesgarritzat jo baitute gaurkoa. 

 

Ikasturtea amaitzen ari den honetan, Zaharberri eta Udal Euskaltegiek ekimen mordoxka bat garatu dituztela ezin oharkabean pasa. Herri mailako ekimenen artean, Emakume Txokoa, Gaztetxea, Ereindajan denda, Tailaginen tailerra, Monterron parkea... ezagutu dituzte bertatik bertara.

 

Kanpora ere atera dira  berbalagunak, hala-nola pare bat sagardotegitara egin dituzte irteerak, baita Gasteizera, Hondarribira, Durangora eta Albaola museora ere. Datorren ikasturtean ideia berriekin itzuliko dira, eta prest egongo dira berbalagun berriak jasotzeko ere. Ez galdu aukera! 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE