Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskal presoen "egoera larria" salatu dute ekintza baten bitartez
"Mendekuzko politika kartzelario honi amaiera emateko ordua da" adierazi dute ekintzaren egileek.
 (id: 2633401)
Ibai Trebiño / 2017-05-19 
 
Euskal preso politikoek pairatzen duten "egoera larria" salatzeko asmoarekin, ezezagunek ekintza bat burutu zuten atzo Arrasateko epaitegian.
Pintada erraldoi bat egin zuten alegia eta bertan herriko bi presoen egoera bistaratu nahi izan zuten ekintzaren egileek;  26 urte preso daramatzan Iosu Arkauz eta 27 urte preso daramatzan Unai Parotena alegia.
 
"Nahikoa da! Mendekuzko politika kartzelario honi amaiera emateko ordua da" adierazi dute ekintzaren egileek komunikatu baten bidez.
 
Aldi berean,  Maiatzaren 20an Espainia eta Frantziako 6 espetxetara burutuko den  elkartasun martxetan parte hartzeko deialdia luzatu dute ekintzaileek: "gure herriko eragile eta norbanako orori dei egiten diogu, presoen egoeraz jabetu eta hauen askatasunaren alde indarrak batzeko".
 
Maria Murgoitio gogoan
 
Atzoko ekintzaren harira, berriki hil den Maria Murgoitio Isasmendiren borroka gogora ekarri nahi izan dute ekintzaren egileek, "Mariari gure maitasuna eta begirunea adierazi nahi izan diogu. Berak erakutsitako konpromisoa eredu da guretzako" adierazi dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE