Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eguzkiarekin Arrasate “urtzen” hasi da
-3'8 gradu zentigraduetaraino jaitsi da merkurioa bart
Tenperaturarik hotzena goizeko 7:20ak aldera erregistratu du Euskalmet agentziak. Bihar elurra 500 metrotik gora botatzea aurreiskuten du.

590.Izotza.Arrasate-Aramaio (id: 2840984)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2016ko otsailak 17, asteazkena

 

Aurreikusitakoa baino hotz pixka bat handiagoa egin du gaur goizaldean Arrasaten.

 

Merkurioa -3'8 gradotaraino jaitsi da, Euskalment agentziaren arabera, goizeko 7:20ak inguruan.

 

Ez da harritzekoa, beraz, Arrasateko lagun ugarik goizean kalean aparkaturik zeukaten ibilgailuari ihintza kendu behar izan diotela, lanera joan ahal izateko.

 

Egunsentiarekin batera, tenperaturak epeltzen hasi dira eta Arrasate "urtzen" hasia da.

 

Goiko argazkiko "estalaktitak" ere urtzen hasiak ziren, irudia Arrasate-Aramaio errepide ondoan hartu dugunean.

 

Baina adi, hotza ez da gaur amaituko: Bihar (osteguna) berriro euria eta elurra izango ditugu gurean.

 

Elurra 500 metrotik gora botako du. Hau da, herrigunean printzipioz ez du botako baina agian baserri auzo garaietan zerbait bota dezake.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE