Testua eta kartela: Bilbao Mendi Film Festival / 2019ko maiatzak 9, osteguna
Mendifilm nazioartean izen handiko jaialdia da eta zuzendari nahiz ekoiztetxe puntakoenak bertan biltzen dira urtero, abenduan egiten den 10 eguneko bilkuran, beren lanik berrienak aurkeztuz.
2019an, jada, 8.400 ikuslek jo dute Mendi Tourrak Euskal Herria eta Espainia osoan izan dituen 24 zine saioren batetara.
10 geltoki izango ditu Mendi Tourrak, mendiko pelikulen zaleentzat eta orobat kalitatezko zinema estimatzen dutenentzat, eskaintza paregabea. Gipuzkoan, Donostia, Orona Fundazioaren Hernaniko Ideo gunea, Urnieta, Zarautz, Arrasate, Azpeitia eta Orio; Zaldibar eta Balmaseda, Bizkaian; eta Monzón, Huescan.
Nazioarteko pelikularik onenak eskainiko dira bertan, guztiak iazko Bilbao Mendi Film Festivalen Sail Ofizialean parte hartutakoak, eta tartean sari garrantzitsuak irabazi zituztenak.
Arrasaten hiru film hauek proiektatuko dira:
Inspirazioz betetako istorioak dira, irudi eta akzio ikusgarri, argazkilaritza bikaina eta gidoi landuekin.
Arrasateko Udala eta Besaide M.E.-ren babesarekin, 5€-ko prezioaren truke ikusi ahalko dira hiru film hauek.