Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jaso den diruaren zati bat Zuberoako euskalgintzara bideratu da

Txundigarria izan da 'Üda batez' zuberotar ikuskizun garaikidea

Testua: Beritza Konpainia / Argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2019ko otsailak 9, larunbata

 

Zuberoako «Goizean Goizik» abesti latzean oinarrituta - zeinek kondatzen duen goizean esposatu ondoren arratsalderako alarguna zen neskatxa baten tragedia -, Joana Etxart idazleak ipuin moduko bat asmatu egin du. Honetan, maiteminaren alorreko askatasunaren adierazbide berezi bat planteatzen du, ongiaren eta gaizkiaren arteko muga zehatzik gabekoa, egiaz gertatzen denak eta asmatuzkoak talka egiten duten gunea dena. Historia honek miresgarria eta izadiz haratekoa nahasten ditu, gorteetako literatutatik eta tragedia klasikotik zerbait hartuz.

Testua, Pabio Lopez koregrafoak (Illicite konpania, Baiona) oholtzaratu egin du, maitasunaren eta bekaizkeriaren sentimenduak adierazteko eta nabaritzeko asmoarekin. Hala, Albiana esposa gaztearen, Kadar senarraren eta baztertuta geratutako Egon maiteminduaren pena eta tormentuen barrualdeetara eramanak gaude, Mari jinko-anderearen urratsen atzetik. Jokoaren haria, berriz, Zamai izeneko hildakoen arima laguntzaile zuberotarrak derama, euskal arima galduen bideratzaile gisara.

Oro har, ordu bat eta hamar minutuko dantza ikuskizuna, Zuberoako herri dantzak eta sorkuntzakoak bateratzen dituena, Zuberoako dantza ikastegi ezberdinetako 20 dantzari gaztek emana.

  • Musika: Anddé Carrère - Argiak eta soinuztatzeak: MAN
  • Ekoizlea: Kompany Beritza Maule-Lextarre
  • Sustatzaileak: Maule-Lextarreko udala, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE